Ioritz Hidalgo, Eu-xcel programako bigarren saria jasotzen. (Ioritz Hidalgo)
Ioritz Hidalgok (Azpeitia, 1996) bigarren postua eskuratu du Europako gazte ekintzaileei zuzendutako Eu-xcel programan. Egitasmoaren helburua da ekintzaile gazteei lan arloko ateak zabaltzea eta enpresa espiritua Europako gazteen artean sustatzea.
Eu-xcel programan sartzeko, aurrenik sarrera proba bat pasatu behar dute parte-hartzaileek. 500 pertsona baino gehiagok eman zuten izena, eta horietatik batzuk soilik aukeratu zituzten hurrengo faserako. Ioritz Hidalgok azaldu duenez, "izugarrizko sorpresa" izan zen. "22 urtetik aurrerako gazteei zuzenduta dago programa eta nik 19 urte ditut. Lanerako dudan gogoagatik eta ditudan negozio ikuspuntuengatik hartu ninduten", azaldu du Hidalgok.
Irakurri albiste osoa
uztarria.eus webgunean.