‘Divenire’ dantza ikuskizuna izango da zapatuan, Soreasun

Urola Kostako Hitza 2016ko urriaren 28a

Sei euro ordaindu beharko da sarrera, eta Sanagustin kulturgunean edo www.kulturaz.eus atarian eros daiteke aurrez.

Dantza eta baliabide digitalak uztartzen dituen Divenire emanaldia izango da larunbatean, 22:00etan hasita, Soreasu antzokian. Sei euro ordaindu beharko da sarrera, eta Sanagustin kulturgunean edo www.kulturaz.eus atarian eros daiteke aurrez. Elorrioko Logela Multimediaren eta Zaragozako Circle Of Trust taldearen elkarlanetik sortutako hirugarren ikuskizuna da Divenire.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide