Santo Tomas egunean, abenduaren 21a, postua jarri nahi duten herritarrek eta eragileek Azpeitiko Udalean eskaria egin beharko dute azaroan. Hain zuzen ere, txorizo postua ipini nahi dutenek azaroaren 10etik 23ra egin beharko dute eskakizuna udaletxean. Behin eskerak jasota, postuen zozketa egingo dute Udal Aretoan 20:00etan. Barazki, fruta, lore, ogia edo etxeko produktuen postuak ipini nahi dituztenek, aldiz, azaroaren 30a arte izango dute eskera egiteko epea. Horik ere, udaletxean egin beharko dute.
Edozein zalantza edo argibideetarako Udal Kultura Sailarekin jarri beharko dute harremanetan interesatuek, 943 15 70 68 telefono zenbakira deituta.