Azpeitiko Udalak eta Emakumeen Mahiak koadernaketa ikastaroa antolatu du azarorako, hain zuzen ere Kopto estiloko koadernoak josten ikasteko tailerra izango da. Azaldu dutenez, bakoitzak bere gustura diseinatutako liburuak egingo ditu bertan. Tailerra teoriko praktikoa izango da, baina batez ere garrantzia materialak ezagutu, eskuartean erabili eta eraldatzeak izango du.
Tailerra Emakumeen Txokoan izango da, eta herritar guztiei zabalduta dago. Ez da ordaindu beharko, eta oinarrizko materiala bertan egongo da. Hala ere, material pertsonal, berezi edo ezberdinak erabili nahi dituenak norberak eraman beharko ditu. Irakaslea Leire Arenas azpeitiarra izango da, eta azaroaren 5ean eta 12an 10:30etik 13:00etara izango dira saioak. Izen-ematea Udaleko Parekidetasun Sailean edota Emakumeen Txokoan egin behar da, azaroaren 3a baino lehen.