Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Azpeitiko Udalak jakinarazi duenez, azaroan eman beharko da Santo Tomas Egunez postuak jartzeko izena. Txorizo postuak jarri nahi dituztenek, azaroaren 10etik 23ra eman beharko dute izena udaletxean; postu horien zozketa azaroaren 24an egingo da, 20:00etan hasita, udaletxeko areto nagusian. Aldiz, barazki, fruitu, lore, ogi edo etxeko produktuen postuak jarri nahi dituztenek, azaroaren 30a bitartean eman ahalko dute izena udaletxean.
Zalantzak argitu edo argibideak jaso nahi dituztenek Udaleko Kultura sailarekin jarri beharko dute harremanetan, 943-15 70 68 telefonora deituta.