Miren Gorrotxategi erdian, Elkar aretoan egindako aurkezpenean. (Elkar)
Miren Gorrotxategi (Azpeitia, 1981) idazleak gaur, asteazkena, aurkeztu du
33 ezkil bere lehen eleberria. Iazko urrian
Agustin Zubikarai beka jaso zuen gazteak, eta urtebetez liburua idazten aritu ostean, gaur egin du haren aurkezpena Donostiako Elkar aretoan. Ondarroako Udalak eta Elkar argitaletxeak eleberri bat idazteko urtebeterako ematen duten beka da Agustin Zubikarai izenekoa, eta
33 ezkil lana idazteko du diru-laguntza jaso zuen Gorrotxategik. Nobela thriller generoko lana da, eta salgai jarri dute dagoeneko Elkar dendetan.
Bihar, osteguna, Ondarroan izango da Gorrotxategi; izan ere, bihar jasoko du Katixa Agirrek aurtengo Agustin Zubikarai beka, eta, ohikoa denez, iazko bekaren irabazlea ekitaldian izango da.
Biharko UROLA KOSTAKO HITZA egunkarian argitaratuko da Gorrotxategiri egindako elkarrizketa.
Elkar argitaletxeak aurkezpenaren bideoa egin du:
https://www.youtube.com/watch?v=3SNnwaIe3Xk