Enpresa Gunea jarri du abian Iraurgi Berritzenek

Urola Kostako Hitza 2016ko urriaren 26a

npresa Gunearen helburua da eskualdeko enpresetako ordezkariek elkarlanerako espazioa izatea, Iraurgi Berritzenek enpresen arloan garatu beharreko proiektu estrategikoak erabakitzeko eta kudeatzeko eta eskualdeko enpresen garapena sustatzeko. Honako enpresa hauetako ordezkariek osatzen dute gunea: Domusa, Odrinox, Sidenor, Ormola, Glual, Lan Mobel, Xubi, Kimu bat, Berritek eta Munibe Group.

Enpresetako, Iraurgi Berritzeneko eta Azpeitiko nahiz Azkoitiko udal ordezkariak. (Iraurgi Berritzen) Urola Erdiko hamar enpresatako ordezkariek osatutako Enpresa Gunea jarri du martxan Iraurgi Berritzenek. Enpresetako ordezkariek urriaren 20an egin zuten gunea sortzeko topagunea, Azpeitiko eta Azkoitiko udal ordezkariekin. Honako enpresa hauetako ordezkariek osatzen dute gunea: Domusa, Odrinox, Sidenor, Ormola, Glual, Lan Mobel, Xubi, Kimu bat, Berritek eta Munibe Group. Enpresa Gunearen helburua da eskualdeko enpresetako ordezkariek elkarlanerako espazioa izatea, Iraurgi Berritzenek enpresen arloan garatu beharreko proiektu estrategikoak erabakitzeko eta kudeatzeko eta eskualdeko enpresen garapena sustatzeko.
Gainera, enpresa ikuspegia, elkarlana eta lankidetza publikoa eta pribatua indartzea nahi dute, udalekin elkarlanean enpresen beharren eta interesen araberako proiektuak garatzeko eskualdean. 2017an Iraurgi Berritzenek enpresa arloan jorratuko dituen lerroak adostu zituzten bilkuran:
  • Enpresei formakuntza praktikoa (proiektu eta esperientzietan oinarrituta) eskaintzea.
  • Enplegua eskualdean aktibatzeko ekintzak bultzatzea.
  • Enpresa arteko lankidetza prozesuak garatzea.
  • Traktoreen eta hornitzaileen arteko elkarlana sustatzea.
  • Teknologi berrien sustapena enpresetan (Industria 4.0 eta 3D Printing).
  • Barnekintzailetasuna bideratu aktibitate berriak sustatzeko.
  • Bitartekaritza zerbitzuak (diru-laguntzak) eskaini.
  • Gestio ereduen hobekuntzarako ekimenak sustatu.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide