Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Pertsona bat erori da eskailerarekin teilatura igotzen ari zela Ibai-Eder zerrategian. Donostiako ospitalera eraman dute erortzean hartutako kolpea tarteko.
Pertsona bat zauritu da gaur, asteartea, Azpeitiko Ibai-Eder zerrategian. Ertzaintzak jakinarazi duenez, 14:15ak aldean, pertsona bat erori da eskaileratik teilatura igotzen ari zela. Eroritakoan hartu duen kolpea tarteko, Donostiako ospitalera eraman dute.