Zapatuan, urriak 29, VII. Kros Mistoa jokatuko da Azpeitian,
Urola Kostako Kros Mistoen I. Txapelketako aurreneko proba. Krosa dela eta, aurreko urteetan bezala, zapatu arratsaldean herri barruko autobus geltokiak tokiz aldatuko dituzte. Ordu eta erdiz izango dira aldaketak, 18:15etik 19:45era bitartean, eta tarte horretan autobusek ez dute geldialdirik egingo anbulatorioko, Burdinbidearen Euskal Museoko eta Julian Elorza kaleko geltokietan. Ohiko legez, ordezko geltokia bariantean izango da, trenaren museoko oinezkoentzako zubiaren parean.
Kros Mistoa 18:30ean hasiko da plazan, eta plazan bertan izango da helmuga ere.