Hasi dira San Martin estrata etorbidea bizikletentzat egokitzeko lanak

Urola Kostako Hitza 2016ko urriaren 25a

Hilabete eta erdi inguru iraungo dute lanek. Garajeetako ibilgailuek eta zama lanetakoek Foru Ibilbidetik sartu beharko dute etorbidera.

(Azpeitiko Udala) Kiroldegia eta Alde Zaharra lortzeko falta den bidegorria egingo du datozen hilabeteotan Azpeitiko Udalak, eta dagoeneko hasi dira horretarako lanekin. Hain zuzen ere, San Martin estrata etorbideko egokitze lanei ekin die. Hilabete eta erdi inguruan arituko dira etorbidea egokitzen, eta, bertan, espaloia kendu, galtzada-harria jarri eta bidea berdinduko dute. Horrez gain, aparkalekuen gunea ere berritu egingo dute. Udaletik jakinarazi dutenez, lanek irauten duten bitartean, Foru Ibilbidetik, Berdura plazaren atzeko aldetik, sartu beharko dute ibilgailuek estratara. San Martin estrata etorbideko lanekin amaitzean, Artzubia etorbidea egokituko dute.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide