Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Parte hartu nahi izanez gero, azpeitikobanda150urte@gmail.com helbidera idatzi edo 618 74 45 83 telefono zenbakira deitu behar da.
150. urteurrena dela eta, Azpeitiko Udal Musika Banda azaroaren 19rako egitarau berezi bat prestatzen ari da. Egun hori bandakide izandako jende guztiarekin ospatu nahi dute, eta, horretarako, jende bila ari dira. Bandakide ohi guztiak gonbidatuta daude, eta parte hartu nahi izanez gero, azpeitikobanda150urte@gmail.com helbidera idatzi edo telefono honetara deitu behar da: 618 74 45 83.