Hainbat ekitaldi egingo dituzte gaur Azpeitiko Udal Liburutegian

Urola Kostako Hitza 2016ko urriaren 24a

Liburutegiaren Nazioarteko Egunaren harira antolatu dute egitarau berezia. Haurrentzat Xalto pailazoaren emanaldia izango da, eta helduentzat, berriz, literatura solasaldia. Biak ala biak 18:00etan hasiko dira.

(uztarria.eus) Gaur, urriaren 24a, Liburutegiaren Nazioarteko Eguna da. Horren harira, hainbat ekitaldi egingo dituzte Azpeitiko Udal Liburutegian arratsaldean. 18:00etan, 4 eta 6 urte bitarteko haurrei zuzenduta, Xalto pailazoaren emanaldia izango da. Antolatzaileek esan dutenez, "orduz kanpo ez da inor onartuko". Ordu berean, 18:00etan, helduei zuzendutako literatura solasaldia izango da liburutegian, bertan. Ainara Gorostizuren Aldamenekoa liburuaren inguruan arituko dira hizketan bertaratzen direnak, eta Pako Aristi idazlea izango da solasaldiaren gidaritzan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide