Magiak hartu du Azpeitia

Eider Bereziartua 2016ko urriaren 22a

Arratsaldean, Karpan Magikoan hiru emanaldi eta Soreasu antzokian Gala Nagusia izango dira.

Herritar ugari plazan, mago bati begira. (Eider Bereziartua) Txisteratik Egun Magikoa ari dira ospatzen gaur, zapatua, Azpeitian. Goiz eta eguerdi partean lau mago aritu dira beren abileziak erakusten kalean. Herritar ugari izan da kalean magiaren aitzakian, eta bat baino gehiago txundituta utzi dute beren trikimailuekin. Eguerdian, gainera, bi emanaldi eskaini dituzte Perez Arregi plazatxoan jarritako Karpa Magikoan. Arratsaldean ere izango dira emanaldiak Karpa Magikoan; 17:00etan, 17:45ean eta 18:30ean. Ondoren, 19:00etan, Gala Nagusia izango da Soreasu antzokian, eta D'Albeniz, Tor, Txoborro, Jon Zabal eta Marsel magoek eskainiko dute emankizuna. Bi emanaldietarako sarrerak salgai izango dira, hasi aurretik. Karparako sarrera bi euro ordaindu beharko da, eta helduen hamar euro eta umeek sei euro ordaindu beharko dituzte Gala Nagusiko sarrerak. Hona hemen, goizeko argazki batzuk: [flickr_set id="72157674357692210"]

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide