(Mailo Oiarzabal)
Bigarren aldiz, Trikigiro jaialdia egin zuten atzo Azpeitian, bailarako trikitilariek antolatuta. Trikitiaren transmisioari
bultzada ematea da egitasmoaren helburua. 150 lagunetik gora bildu ziren, panderoak eta trikitiak eskuetan, eta hotz egin arren, giro paregabea jarri zuten herriko kaleetan.
Haritz Garmendia da antolatzaileetako bat, eta hark adierazi zuenez, 30 lagun gelditu ziren afaltzeko sarrerarik gabe. Gainera, inguruko jendea ez ezik, argentinar bat ere animatu zen ekitaldian parte hartzera.
Kalejiraren ostean, afaria egin zuten Sanagustin kulturgunean, eta hori amaitzean, erromeria izan zen.
Hona hemen jaialdiko irudi batzuk: