Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Bi partida izango dira gaur, osteguna, 19:30ean hasita. Bihar, ostirala, lau partida izango dira 19:00etan hasita.
Gaur eta bihar Gipuzkoako Errendimendu txapelketako pilota partidak izango dira Azpeitiko Frontoi Txiki pilotalekuan. Gaur, osteguna, infantil mailako gaztetxoek izango dituzte norgehiagokak, 19:30ean hasita. Hain zuzen ere, Azpeitiko Ilunpe elkarteko pilotariak Añorgakoen eta Hernanikoen aurka arituko dira, hurrenez hurren.
Bihar, ostirala, 19:00etan hasiko da lehiaketa, eta lau partida jokatuko dituzte. Horietako hiru alebin mailakoak izango dira, eta laugarrena infantilak izango dira. Lehenengo norgehiagokan azpeitiarrak hernaniarren aurka arituko dira, bigarrengoan herrikoak Errenteriako Eple taldeko pilotarien aurka jokatuko dute, hirugarrengoan, berriz, azpeitiarrak eta hernaniarrak izango dira aurrez aurre, eta, amaitzeko, Ilunpekoek Andoaingo Gazteleku Pelota Elkarteko pilotariak izango dituzte aurkari.