Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Astelehenetan eta asteazkenetan, 15:15etik 16:00era izango dira saio berriak. Izena igerilekuan edo 943 81 41 21 telefono zenbakira deituta eman daiteke.
Azpeitiko Udal Kirol Patronatuak urria hasieran ekin zion ikasturteari. Hala ere, “ekintza zabaldu nahian”, Gimnasia Abdominal Hipopresiboko talde berria sortu du azarorako. Saio berriak astelehenetan eta asteazkenetan izango dira, 15:15etik 16:00era, eta izena eman nahi duenak igerilekuan bertan edota 943 81 41 21 telefono zenbakira deituta egin dezake.
Kirol Patronatutik jakinarazi dutenez, beste jarduera batzuetan ere izena eman daiteke oraindik.