Datorren larunbaterako, urriak 22,
Txisteratik egun magikoa antolatu dute Azpeitian. Horren baitan magiarekin lotutako
hainbat ekitaldi egingo dituzte herrian. Ekitaldi nagusia Soreasu antzokian izango da 19:00etan, eta, bertan, D'Albeniz, Tor, Txoborro, Jon Zabal eta Marsel magoek hainbat magia erakustaldi egingo dituzte. Gala nagusi horretarako sarrerak zozkatuko ditu Sanagustin kulturguneak, karpa misteriotsu ekitaldirako sarrera ostirala, bihar, aurretik erosten dutenen artean.
Karpa misteriotsua Perez Arregi plazan egongo da, eta 30 minutuko bost emanaldi eskainiko dituzte, 13:00etan,13:45ean, 17:00etan, 17:45ean eta 18:30ean hasita. David Blancok eta Perez Jaunak ilusionismo teknikak eta antzerkia uztartuko dituzte. Karparako sarrerak 2 euroko kostua izango du, eta sarrerak Sanagustin kulturgunean edota
www.kulturaz.eus atarian eros daitezke.