Urola Ikastolan terrorismoa goratu ote zuten ikertzeko diligentziak zabaldu ditu Espainiako Auzitegi Nazionaleko Pedraz epaileak

Urola Kostako Hitza 2016ko urriaren 20a

Joan den urriaren 5ean jakinarazi zuen Covite terrorismoaren biktimen EAEko elkarteak adierazi zuen Urola Ikastolaren aurkako salaketa jarriko zuela, ustez terrorismoa goratzeagatik eta biktimak iraintzeagatik. Epaileak gertatutakoaren gaineko txosten bat egiteko eskatu dio Ertzaintzari.

Espainiako Auzitegi Nazionaleko Santiago Pedraz epaileak diligentziak zabaldu ditu joan den irailaren 29an Urola Ikastola Azkoiti-Azpeitia BHIn terrorismoa goratu eta biktimak iraindu ote zituzten ikertzeko. Epaileak gertatutakoaren gaineko txosten bat egiteko eskatu dio Ertzaintzari. Joan den urriaren 5ean jakinarazi zuen Covite terrorismoaren biktimen EAEko elkarteak adierazi zuen Urola Ikastolaren aurkako salaketa jarriko zuela, ustez bi delitu horiek egiteagatik. Coviteren arabera, ikastolaren atarian "hiru ETAko kide" omendu zituzten Gudari Egunean, institutuaren atariko burdin hesian jarrita zegoen hiru argazkidun ikurriñean oinarritu zen Covite terrorismoa goratzea eta biktimak iraintzea egozteko. Covitek azaldu du horren berri institutuko gurasoen bidez izan duela, haiek adierazi dutelako "babesik gabe daudela gazteak ETAko presoen aldeko manifestazioetara joan daitezen haurren aurka etengabe egiten diren presioen aurrean". Coviteren arabera, Pedro Mari Isart Pelitxo eta Angel Otaegi dira omendu horietako bi.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide