Ping-pong eta squash txapelketak antolatu ditu Azpeitiko Udal Kirol Patronatuak, LH 6. mailako eta DBH1eko gazteentzat. Urriko, azaroako eta abenduko lau igandetan izango dira partidak, 16:30ean, Azpeitiko kiroldegian. Hain zuzen ere urriaren 23an, azaroaren 13an eta 27an eta abenduaren 4an izango dira norgehiagokak.
Parte hartu nahi duenak, izenematea kiroldegiko harreran egin beharko du, urriaren 23a baino lehen. Kirol Patronatuko bazkideentzat parte hartzea doan izango da, bazkide ez direnek, berriz, bi euro ordaindu beharko dute. Antolatzaileek azaldu dutenez, txapelketarako beharrezko materiala norberak eraman beharko du.