Mongolia, Joxe Ramon Agirre 'Marron'-en begietatik

Uztarria.Eus 2016ko urriaren 19a

(uztarria.eus) Mongoliara bidaia izena eman diote egunotan eta urriaren 27a arte Sanagustin kulturgunean ikusgai den argazki erakusketari. Joxe Ramon Agirre Marron mendizale eta bidaiari ezagunak Mongolia, lurraren maitaleak dokumentalerako erabilitako materiala da erakusketaren oinarria. Guztira, Mongoliako nomaden eta lurralde hartako paisaien 29 argazki zintzilikatu dituzte Sanagustingo paretetan. Haietako batzuk ikus daitezke hemen. Ikusi galeria osoa uztarria.eus webgunean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide