Datorren larunbatean, urriak 22, etxean marmelada egiten irakasteko ikastaroa emango du Kimu Bat Gardenek. Enpresaren 25. urteurrena dela-eta, hainbat ikastaro antolatu ditu, eta horren baitan egingo dute larunbatekoa.
10:00etatik 13:00etara izango da saioa eta parte hartzeko ez da ordaindu beharko. Hala ere, parte hartu nahi duenak aurrez eman beharko du izena kimubat@kimubat.com helbidera idatzita edo 943 15 00 85 telefonora deituta.
Ikastaroa Kimu Bat Gardenek Urrestillara bidean duen lantokian egingo dute.