Zabalik da Juan Mari Ibarzabalen ‘Likidoak’ argazki erakusketa

Urola Kostako Hitza 2016ko urriaren 18a

Hilaren 30era bitartean izango da ikusgai bilduma.

Azpeitiko Argazki Elkarteko kide Juan Mari Ibarzabalen argazki erakusketa zabalik da larunbataz geroztik, Betharram aretoan. Likidoak bilduma ikusgai izango da hilaren 30era bitartean. Bertan ur edalontzi batean edo ur tantetan beha daitezkeen irudiak ikus ahal izango dira. Horrez gain, likidoek leherketa mota ezberdinen aurrean duten jokaera azalduko du Ibarzabalek. Astelehenetik ostiralera, 18:00etatik 20:00etara izango da irekita erakusketa. Zapatuetan eta igandeetan, berriz, 12:00etatik 14:00etara artean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide