Irabazleak podiumean.(Eduardo Maturana)
Emozioz betetako auto lasterketa izan zen atzo, igandea, Urrakin. XXXIV. Urrakiko igoera ospatu zuten, eta Joseba Iraola eta Markel Cestafe pilotuek segundo hamarrenekoko aldearekin lortu zuten garaipena kategoria bakoitzean. Hain zuzen ere, atzetik aurrera etorrita, Joseba Iraolak (Demoncar) sei segundo hamarreneko aldearekin irabazi zion Aitor Zabaletari (Lola BMW) monoplazen lasterketan. Hirugarren, berriz, Arkaitz Ordoki (BRC) izan zen. Garaipena lortzeaz gain, Iraolak Urrakiko igoerako marka ondu zuen.
Monoplazen lasterketa estua izan bazen, ordea, turismoen sailkapena are estuagoa izan zen. Lau segundo hamarreneko aldearekin lortu zuen lasterketa irabaztea Markel Cestafek (Mitsubishi EVO VII). Bigarren Iban Tarsicio (Mitsubishi EVO IX) izan zen, eta hirugarren sailkatua, Igor Urien (Citroen AX E2), ere segundo hamarreneko aldearekin iritsi zen