Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Gipuzkoako bakarkako xake txapelketako egoitza da, aurten, Azpeitia. Pasa den larunbatean hasi zen lehiaketa, eta zazpi astez luzatuko da. Azpeitiko, Azkoitiko, Arrasateko eta Elgoibarko hamabost xake jokalari aritu ziren larunbatean lehian, eta bakoitzak partida bana jokatu zuen. Parte hartzaileetako bat, Judith Goenaga, azkoitiarra da eta beste zazpi, berriz, azpeitiarrak dira. Hain zuzen ere, Aitor Elustondo, Juan Carlos Fernandez, Iñaki Uranga, Gorka Uranga, Aner Alonso, Luis Andoni Lazkano eta Daniel Veselinov ari dira txapelketa jokatzen.
Larunbatekoaz gain, beste sei astetan izango da txapelketa Azpeitian, eta egun bakoitzean parte hartzaile bakoitzak partida bana jokatuko du. Datorren astean, urriak 22, izango da txapelketako bigarren jardunaldia 16:00etan.
Argazkiak Iñaki Uranga.