https://www.youtube.com/watch?v=Cd--Kt4MRiY&feature=youtu.be
Zezen Beltz elkarteak antolatuta, Grand Prixa egin zuten larunbatean Azpeitiko zezen plazan. Eguraldi ona egin zuen, eta jende ugari bertaratu zen; antolatzaileek esan dutenez, 2.000 lagun inguru. Lau taldek parte hartu zuten: Azpeiti, Azkoiti, Zezen Beltz eta Aspanogi taldeek, hain zuzen. Irabazlerik ez zen egon; antolatzaileek adierazi zuten, talde guztiak izan zirela garaile. Hori bai, 6.000 euro bildu zituzten Aspanogi elkartearentzat, eta Julen Labaka Zezen Beltzeko lehendakariak Bittor Andonegi Aspanogiko lehendakariari eman zizkion.
Ikusi argazki galeria osoa,
hemen.