Datorren asteazkenerako, urriak 19, erraustegiaren inguruan hitzaldia antolatu dute Elkar-ekin taldeak eta Lapatx-Elosiagako bizilagunek, Azpeitiko Sanagustin kulturgunean. 19:00etan hasiko da hitzaldia, eta,
Erraustegia eta osasuna lelopean, erraustegiak herritarren osasunean sor ditzakeen kalteen inguruan hitz egingo dute. Bertan, Itziar Larrañaga eta Xabier Mitxelena medikuak eta osasun eta errausketa ikerketa taldeko kideak izango dira hizlari. Horiez gain, GuraSOSeko kide bat ere izango da hitzaldian.
Hitzaldi hori Elkar-ekinek eta Lapatx-Elosaiagako bizilagunek hondakinen kudeaketaren inguruan antolatu dituzten ekimenen baitan kokatzen da, azaroaren 19an egingo den manifestazioaren harira. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, hitzaldi amaieran galderak egiteko eta iritziak plazaratzeko aukera izango dute bertaratzen direnek.