Iraurgi Saskibaloi taldeak 350 lagun inguru aurkeztu ditu denboraldi berrirako

Urola Kostako Hitza 2016ko urr. 17a, 12:21

Hemezortzi talde federatu izango ditu klubak: bederatzi neskenak eta bederatzi mutilenak. Horrez gain, dozenaka haur arituko dira teknifikazioan.

[caption id="attachment_310823" align="aligncenter" width="300"]Rioja Añares ISB Emakumezkoen Bigarren mailan lehiatuko da aurten. (Julene Frantzesena/Urola Kostako Hitza) Rioja Añares ISB Emakumezkoen Bigarren Mailan lehiatuko da aurten. (Julene Frantzesena/Urola Kostako Hitza)[/caption] Pasa den ostiralean, urriak 14, 2016-2017 denboraldirako aurkezpena egin zuen Iraurgi Saskibaloi taldeak, garagardo azokan. Hemezortzi talde federatu izango ditu klubak denboraldi berrian: nesken bederatzi talde eta mutilen beste bederatzi. Horiez gain, dozenaka haur arituko dira teknifikazio eskolan. Guztira, 350 lagun inguru izan ziren oholtza gainean.
2016-2017 denboraldiko taldeak: Seniorrak: Rioja Añares ISB Sammic ISB Disdira Bitxitegia ISB Errotaundi ISB Juniorrak: Aranur ISB Glual Hydraulics ISB Kadeteak: Ulacia ISB Movilteck ISB Zaher ISB Iragaz ISB Infantilak: Decoramik ISB Bijota Altzariak ISB Sarralle ISB Eliku Dietetika ISB Txikerra ISB Alumak ISB Miniak: Sofia Studio ISB Betiko Kafea ISB Teknifikazio taldeak: 2005 jaioturtetik 2008ra.
[flickr_set id="72157675223605016"]

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide