Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Emakumeen Txokoak antolatu du ekitaldia, eta 19:00etan hasiko da. Irantzu Mendiak, EHUko irakasleak eta Hegoa Institituko kideak, zuzenduko du.
Datorren asteazkenean, urriak 19, emakumeen memoria historikoari buruz arituko dira Azpeitiko Emakumeen Txokoan, 19:00etan hasita. "Emakumeen oroimena plazara" ekartzea da antolatzaileen helburua, eta, horretarako, hainbat egitasmo antolatu dituzte Emakumeen Txokoan. Horietako lehena izango da asteazkenekoa.
'Zergatik berreskuratu emakumeen memoria historikoa? Gure memoriaren hutsuneak betetzen' lelopean antolatu dute tailerra. Irantzu Mendia Azkuek, EHUko irakasleak eta Hegoa Institutoko kideak, gidatuko du tailerra. Gatazka eta gerra osteko konponketa eta genero ikerketan aditua da Mendia.