Gaur zabalduko dute ARTiekin Elkarguneko artisau txokoa

Urola Kostako Hitza 2016ko urriaren 14a

18:30ean irekiko dute ARTiekin, eta herriko eta inguruko artisauen lanak ikusi eta erosi ahal izango dira bertan.

Gaur, urriak 14, zabalduko dute ARTiekin, Elkarguneko artisauen txokoa. 18:30ean irekiko dituzte ateak, eta bertaratzen direnek inguruetako artisauek egindako lanak (bitxiak, poltsak, arropa, mermeladak...) ikusi eta erosi ahal izango dituzte. Gainera, mokadutxoa egiteko aukera ere izango da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide