Igandean jokatuko da autoen Urrakiko XXXIV. Igoera

Urola Kostako Hitza 2016ko urriaren 14a

56 gidarik eman dute izena Lagun-Artea Eskuderiak antolatutako lasterketarako, tartean bost azpeitiarrek. 10:00etan hasiko da proba, entrenamendu saioekin. Zapatuan, berriz, auto denak Epaitegien plazan elkartuko dira 15:00etatik 20:00etara, egiaztapenetarako.

Ezkerretik eskubira, Angel Gurrutxaga, Javier Pastor, Joxean Araneta, Iñigo Cuesta, Jorge del Cid, Estitxu Elduaien eta Iñaki Alberdi, atzoko aurkezpenean. (uztarria.eus) Auto lasterketen zaleek hitzordu garrantzitsua izango dute igande honetan, urriak 16, Azpeitian. Lagun-Artea Eskuderiak antolatuta, Urrakiko XXXIV. Igoera jokatuko da egun horretan, aurtengo Euskal Herriko Mendi Txapelketako azkenaurreko proba izango dena. Atzo, osteguna, aurkeztu zuten lasterketa Sindikatu Zaharrean. Lagun-Arteako Jorge del Cid eta Joxean Araneta, Estitxu Elduaien Azpeitiko Udaleko Kirol batzordeburua, Angel Gurrutxaga Euskadiko Federazioko presidentea, Gipuzkoako Federazioko presidente Iñigo Cuesta, Iñaki Alberdi pilotua eta Javier Pastor Gulf etxe babeslearen ordezkariak hartu zuten parte aurkezpenean. Irakurri albiste osoa Uztarria.eusen webgunean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide