Depedroren eta Mobydicken kontzertuak izango dira Sanagustinen, urriaren 30ean

Urola Kostako Hitza 2016ko urriaren 13a

21:00etan hasiko dira kontzertuak. Lehenengo, Eneko Burzako bakarlariak emango du kontzertua, eta, ondoren, Jairo Zavala izango da 'El pasajero' disko berria aurkezten. Sarrerak salgai daude dagoeneko, Sanagustin kulturgunean edota kulturaz.eus webgunean.

Urriaren 30ean, igandea, Depedroren eta Mobydicken kontzertuak izango dira Sanagustin kulturgunean. 21:00etan hasiko dira kontzertuak. Lehenengo, Mobydick izen artistikoaren atzean dagoen Eneko Burzakok emango du kontzertua. Ondoren, Jairo Zavalak zuzentzen duen Depedro proiektua izango da oholtza gainean. El pasajero disko berria aurkeztuko du Zavalak; bere ibilbideko laugarrena. Bigarrenez izango da madrildarra sanagustinen, 2014an Casualidades (2013) diskoa aurkezten izan baitzen.

Sarrerak salgai daude dagoeneko, Sanagustin kulturgunean edota kulturaz.eus webgunean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide