Azpeitiko eta azkoitiko adineko egoitzetan izango dira 'Adin-adin' proiektuko bertso-saioak

Urola Kostako Hitza 2016ko urriaren 13a

Urriaren 20an egingo dute saioa Azkoitiko egoitzan eta azaroaren 8an Azpeitian. "Adinekoen bizi kalitatea hobetzea" du helburu egitasmoak.

Iaz, Lizaso eta Loidisaletxe Azpeitiko San Martin egoitzan. (Uztarria) Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Lanku bertso zerbitzuak Adin-adin proiektua antolatu dute adinekoentzat, hirugarrenez. Egitasmo horretan, bailarako bi bertsolari, bata gazteagoa eta beste helduagoa, joaten dira adinekoen egoitzetara bertso-saioak eskaintzera. Antolatzaileen esanetan "adinekoen bizi kalitatea hobetzea" da egitasmoaren helburua. Esan dutenez, "ekimenaren arrakastaren koska da adinekoen parte-hartzea bultzatzen dela eta berain arteko harremana hobetzen dela". Gipuzkoako hamaika herritako egoitzetan egingo dituzte bertso emanaldiak. Horien artean daude Azkoitiko San Jose egoitza eta Azpeitiko San Martin egoitza. Azkoitian urriaren 20an, osteguna egingo dute saioa Eneritz Artetxe eta Xebastian Lizaso bertsolariek,17:00etan. Azpeitian, berriz, azaroaren 8an egingo dute Juan Joxe Eizmendi Loidisaletxek eta Beñat Lizasok, 17:00etan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide