Eskulan tailerra egingo dute asteartean, Azpeitiko liburutegian

Urola Kostako Hitza 2016ko urriaren 13a

Bihar, ostirala, izango da izena emateko azken eguna. Haur Hezkuntzako 5.mailako gaztetxoei zuzenduta dago ikastaroa. Plaza kopurua mugatua da.

Datorren asteartean, urriak 18, eskulan tailerra egingo dute Azpeitiko Udal Liburutegian. 17:30ean hasiko da ikastaroa, eta Haur Hezkuntzako 5. mailako gaztetxoek har dezakete parte bertan. Pasa den astelehenean zabaldu zuten izen-ematea eta ostirala izango da horretarako azken eguna. Liburutegian, bertan, egin beharko du, hala nahi duenak. Antolatzaileek adierazi dutenez, ikastaroan parte hartzeko plazak mugatuak dira.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide