Egun magikoa izango da urriaren 22an Azpeitian

Urola Kostako Hitza 2016ko urriaren 12a

Txisteratik Egun Magikoa antolatu dute urriaren 22rako. Azpeitian izango da, eta hainbat gune hartuko ditu. Hona hemen egitaraua: -Gertuko magia Tor, Txoborro eta Juan Paños magoak Alde Zaharrean ibiliko dira jendeari bertatik bertara magia eginez, 12:30etik 14:30era. -Karpa magikoa David Blanco eta Perez Jaunaren karpa misteriotsuan une magikoak bizi ahal izango dira, ilusionismo teknikak eta antzerkia uztartuta. 30 minutuko bost emanaldi eskainiko dituzte, 40 ikus-entzulerentzako karpa magikoan. Perez Arregi plazan izango dira saioak, 13:00etan, 13:45ean, 17:00etan, 17:45ean eta 18:30ean. -Gala nagusia Imanol Ituño magoak aurkeztuta, hainbat magia saio izango dira D'Albeniz, Tor, Txoborro, Jon Zabal eta Marsel magoen eskutik. Manipulazioa, metamorfosia, mentalismoa... landuko dituzte. Sarrerak salgai daude Sanagustin kulturgunean eta kulturaz.eus webgunean.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide