The Ex eta Jupiter Jon taldeen kontzertuak izango dira etzi, 23:00etan hasita, Sanagustin kulturgunean. Holandan 1979an sortutako taldea da The Ex, eta Irungoa da Jupiter Jon. Kontzertuetarako sarrerak salgai daude Sanagustin kulturgunean eta www.kulturaz.eus webgunean, 10 euroren trukean. Egunean bertan ere erosi ahalko dira kulturgunean.