Aitor Zulaika. (realsociedad.com)
Aitor Zulaika (Azpeitia, 1978) Reala Bko bigarren entrenatzaileak Ramon Cobo 2015-2016 saria jasoko du bihar, Madrilen. Espainiako Futbol Federazioak emango dio saria Espainiako Bigarren B Maila kategorian. Joan den denboraldian maila horretan jokatzen zuen Real Unioneko entrenatzaile izan zen azpeitiarra.
Sari horiek 2011n sortu zituzten eta "denboraldian zehar izandako jarreragatik edo portaera jakin bategatik nabarmendu diren entrenatzaileei" aitorpena egitea dute helburu.