Zezen Beltz VIII. asteburuko egitaraua jakinarazi du dagoeneko Zezen Beltz elkarteak. Hainbat egitasmo antolatu dituzte urriaren 15erako eta 16rako, eta berrikuntzak ere izango dira aurtengoan. Izan ere, zapatuko Grand Prixa solidarioa izango da eta igandean helduen entzierroa egingo dute.
Urriak 15, larunbata:
- 12:30: sokamutur txikia, Erdikaletik herriko plazara. Ondoren, zezen txiki eta poniak, plazan.
- 17:00: Grand Prix jolasak, zezen plazan. Bukaeran, zezen txikiak haurrentzat.
Urriak 16, igandea:
- 12:30: sokamutur txikia, Erdikaletik plazara. Ondoren, zezen txiki eta poniak, plazan.
- Ordu berean: txahal saiheski eta oilasko erretzea eta dastatzea, musikaz alaiturik, plazan.
- 17:00: helduen entzierroa, Artzubitik herriko plazara eta buelta. Ondoren, zezen bolaztatuak, Artzubia kalean.