Dozenaka lagun, gaixotasun larriak dituzten presoen inguruko hitzaldian

Uztarria.Eus 2016ko urriaren 6a

Atzo, asteazkena, egin zuten solasaldia Sanagustin kulturgunean. Joxe Mari Agirretxe eta Idoia Ibero aritu ziren hizketan, bertaratu ziren herritarren aurrean.

Atzoko hitzaldiko irudi bat. (Azpeitiko Sare) Dozenaka lagun hurbildu ziren atzo, hilak 5, larriki gaixo dauden presoen inguruko hitzaldira, Sanagustin kulturgunera. Azpeitiko Sarek antolatu zuen solasaldia, preso gaixoen egoera gizartaratzeko egiten ari diren lanketaren barruan. Joxe Mari Agirretxe, Ibon Fernandez larri gaixo dagoen presoaren osaba, eta Idoia Ibero Sareko kidea aritu ziren hizketan, ordubete inguruz. Uztarria.eus-ek hitzaldiaren kronikatxoa egin du, eta lotura honetan irakur daiteke.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide