Urriaren 16an, igandez, ospatuko dute Vianan eta Lodosan Nafarroako ikastolen aldeko
Nafarroa Oinez jaia,
Hartu, tenka, tira! lelopean. Azpeitiko Ikastola Ikasberrik hara joateko autobusa antolatu du urteroko legez. 09:00etan aterako da autobusa anbulatorio aurretik eta 18:00etan jarri dute itzulerako ordua. Dagoeneko eman daiteke izena Ikasberri ikastolako idazkaritzan. Urriaren 14a, ostirala, izango da izena emateko azken eguna, eta 13:00ak baino lehen eman beharko da izena. Autobuseko joan-etorriagatik 10 euro ordaindu beharko da.