‘Hautsa’ dantza ikuskizuna izango da bihar, Soreasu antzokian

Urola Kostako Hitza 2016ko urriaren 6a

22:00etan izango da Parasite Kolektiboaren lana. Sarrerak 'www.kulturaz.eus' webgunean eros daitezke, eta 6 euro kostatuko dira.

Kulturaz Kooperatibak antolatuta, Hautsa ikuskizuna eskainiko du Parasite Kolektiboa taldeak bihar, ostirala. Soreasu antzokian izango da, 22:00etan hasita. Parasite Kolektiboa antzerkia eta dantza uztartzen dituen artisten taldea da. Gorputza ardatz harturik sortzen zaizkien galderei erantzunak eman nahian aritzen dira sorkuntza bitartez. Hautsa da beraien lanetako bat. Neba-arreba batzuek bizitzan egindako ibilaldia du ardatz lanak. Garazi eta Unai Lopez de Armentia dantzariek eta anai-arrebek beren arteko harremana dantzan jarri dute ikuskizunean. Emanaldirako sarrerak salgai daude www.kulturaz.eus webgunean, sei euroren trukean.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide