Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Saioa hasi aurretik, 11:45ean, pausoak irakatsiko dituzte Sahatsa dantza taldekoek. Hileko bigarren igandeetan izango dira muxikoak Azpeitian.
Igandean 2016-2017 ikasturteko lehen dantza jauziak egingo dituzte, plazan, 12:00etan. Aurten, lehenengo aldiz, saioa hasi aurretik, 11:45ean, pausoak irakatsiko dituzte Sahatsa dantza taldeko kideek. Aurrerantzean hileko bigarren igandeetan izango dira mutxikoak, eta herriko hainbat txoko desberdinetan egingo dituzte.
Duela hiru urte hasi ziren dantza jauziekin Azpeitiko hainbat kultur taldek. Aurtengoan, Sahatsa Dantza Taldea, Azpeitiko Ikastola Ikasberriko Dantza Eskola, Azpeitiko Kultur Mahaia eta Kulturaz Kooperatiba arituko dira elkarlanean muxikoen antolaketan. Antolatzaileek esan dutenez, "dantzak zabaldu eta herritarrengana gerturatzea da egitasmoaren helburua".