Kontxu Odriozola omenduko dute 39. Euskal Zine Bileran

Urola Kostako Hitza 2016ko urriaren 4a

Lekeition izango da zine jaialdia urriaren 16tik 23ra bitartean, eta urriaren 21ean oroituko dute aktore azpeitiarra.

(Urola Kostako Hitza) Urriaren 16an, igandea, 39. Euskal Zine Bilera hasiko da Lekeition. Astebeteko luzapena izango du zine jaialdiak, urriaren 23a arte, eta, ostiralean, urriak 21, Kontxu Odriozola aktorea omenduko dute. “Euskal zinemaren begirada 2016” ikurra eskainiko diote azpeitiarrari 19:30ean, Ikusgarri zine aretoan. Omenaldian euskal ikus-entzunezkoetako emakume aintzindariak oroituko dituzte, eta, ondoren, Odriozola protagonista duen Urte berri on, amona! filma emango dute. Amaitzeko, filmeko zuzendaria den Telmo Esnalekin solasaldia egingo dute. 2016ko otsailaren 5ean hil zen Odriozola, gaixotasun luze baten ondorioz.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide