Urriaren 15ean eta 16an izango da VIII. Zezen Beltz asteburua

Urola Kostako Hitza 2016ko urriaren 4a

Grand Prix zezen jolasak urriaren 15ean egingo dituztela aurreratu du Zezen Beltz elkarteak. Sarrerak salgai daude dagoeneko. Jolasetan biltzen duten dirua Aspanogi Gipuzkoako haur minbizidunen guraso elkartearentzat izango da.

Urriaren 15ean eta 16an izango da VIII. Zezen Beltz asteburua. Oraindik ez dute egitaraua jakinarazi, baina Grand Prix zezen jolasak urriaren 15ean egingo dituztela aurreratu dute. Han biltzen duten dirua Aspanogi Gipuzkoako haur minbizidunen guraso elkartearentzat izango da. Aurtengo Grand Prix, beraz, solidarioa izango da. Hilaren 15ean 17:00etan hasiko dira jolasak Azpeitiko zezen plazan, eta lau talde ariko dira, hamarna kidez osatutakoak. Taldeak: Aspanogi elkarteko kideak, Azkoitiko kuadrila bat, Zezen Beltz eta Azpeitiko elkarteetako kideak. Sarrerak hiru euroren trukean erosi ahal izango dira. Urriaren 15ean bertan zezen plazako lehiatiletan ez ezik, aurretik erosi ahal izango dira Azpeitian Juantxo Txiki, Iraurgi SB, Izaro, Azpeitia eta Korralen; Azkoitian Zurt, Tta-kun eta Elurren. Duela bi urte hasi ginen Grand Prix jolasekin. Irabazi asmorik gabeko elkartea da Zezen Beltz.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide