Presoen, iheslarien eta deportatuen eskubideen aldeko Azpeitiko Sare herritarrak hitzaldia antolatu du biharko. 19:00etan izango da solasaldia, Sanagustin kulturgunean. Idoia Ibero Sareko ordezkaria eta Joxe Mari Agirretxe izango dira hizlariak, eta preso gaixoen egoera izango dute hizpide.