Ezkerretik eskubira, Zigor Urrestilla (Bertan), Maier Lizaso (Iraurgi Saskibaloia), Ruben Fernandez (Tabernarien Elkartea) eta Estitxu Elduiaen (Udala). (Iraurgi Saskibaloi Taldea)
Urriaren 6an, 7an, 8an, 11n, 14an eta 15ean izango da Iraurgi Saskibaloi Taldeak antolatutako VIII. Garagardo azoka, Azpeitian. Berdura plaza obretan dela-eta, lekuz aldatu dute aurten azoka, eta Alberdieneako aparkalekuan jarriko duten karpan izango da festa. Urrifesta lelopean egingo dute azoka, eta Bertan Merkatari Elkartearen, Azpeitiko Udalaren eta Tabernarien Elkartearen laguntzarekin antolatu dute.
Egitarau osoa eman ez duten arren, “urteroko egitarau oparoaz gozatzeko aukera izango da eta kontzertuak mus txapelketa edota DJ saioak” egongo direla azaldu dute. Horrez gain, hamabi garagardo desberdin, ukondoa, oilaskoa edota saltxitxak dastatzeko aukera izango dute bertaratzen direnek.
Antolatzaileek esan dutenez, “jaian lagundu nahi duten herritarrak ongietorriak” izango dira, eta laguntzeko prest dauden herritarrek 662 31 31 46 edo 640 53 70 14 telefono zenbakira deitu beharko dute.