Merkatariei zuzendutako ikastaroa emango dute hurrengo asteetan Azpeitian

Urola Kostako Hitza 2016ko urriaren 3a

'Nola kontaktatu bezero berriekin eta nola handitu bezero kopurua' lelopean izango da tailerra. 20 orduko luzapena izango du, 10 sesiotan banatuta, eta dohainik izango da. Izena emateko bertan.azpeitia@gmail.com helbidera idatzi edo 688 82 39 44 telefono zenbakira deitu behar da.

Merkatariei zuzendutako ikastaroa eskainiko dute hurrengo asteetan Azpeitian, Dendartean Gipuzkoako Merkataritza Bilkurak antolatuta. 'Nola kontaktatu bezero berriekin eta nola handitu bezero kopurua' lelopean izango da ikastaroa, eta bezeroengana hurbiltzeko eta beraiek fidelizatzeko teknikak erakutsiko dituzte. Besteak beste, mundu digitala, sare sozialak eta marketin plangintza gaiak landuko dituzte. Guztira 20 orduko ikastaroa izango da eta bi orduko hamar sesiotan banatuta egongo da. Urriaren 10ean hasiko da tailerra, eta astelehenetan, asteazkenetan eta ostiraletan izango dira saioak azaroaren 4a bitartean, 14:30etik 16:30etara. Urriaren 12an eta 31an ez da saiorik izango. Sindikatu zaharreko lehen soilaruan izango dira sesioak, eta parte hartzeko ez da ordaindu beharrik izango. Interesa duenak bertan.azpeitia@gmail.com helbidera idatzita edo 688 82 39 44 telefono zenbakira deituta eman dezake izena. Horretarako azken eguna urriaren 6a, osteguna, izango da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide