Joseba Albizuren (Azpeitia, 1978) MMR-Powerade taldeak irabazi zuen Madrid-Lisboa txirrindulari lasterketa, pasa den asteburuan. 770 kilometrorekin, geldialdirik gabeko munduko lasterketarik luzeena da Madrileko Las Rozasetik, Lisboako Nazioen Parkera doana. Azpeitiarraren taldeak 31 ordu eta hamasei minutu behar izan zituen lasterketa osatzeko, eta bigarren urtez jarraian lortu zuen txapela.
MMR-Powerade taldea Albizuk, Julen Zuberok (Lemoa), Vidal Celisek (Cartes, Kantabria) eta Joselu Gomezek (Soria, Gaztela eta Leon) osatu zuten, eta erreleboka egin zuten lasterketa. 31 ordutan gelditu gabe aritu ziren txirrindulariak. Nazioarteko hainbat txirrindularik hartu zuten parte lasterketan.