Sanagustin jendez beteta bukatu dute Azpeitiko Tuba Jaialdia

Urola Kostako Hitza 2016ko urriaren 2a

Azpeitiko VII. Tuba Jaialdia bukatzeko kontzertua eman zuten atzo arratsaldean Azpeitiko Sanagustin kulturgunean. Jendez bete zuten kulturgunea. Kontzertuan tubako jardunaldietan izan diren adin guztietako muskariek parte hartu zuten. Haiekin batera, Azpeitiko Musika Bandako hainbat musikari eta Juan Antxieta Musika Eskolako abesbatza gaztekoak aritu ziren oholtza gainean. Kontzertuak musikari afizionatuak eta profesionalak batu zituen.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide