Gaur goizean Nuarben egin duten ekitaldia.
Gaur goizean, larunbata, Angel Otaegi zena gogoan ekiatldia egin dute Nuarben (Azpeitia). Hainbat jende bildu da Otaegiren jaiotetxearen aurrean.
Gaur arratsaldean (18:00), berriz, Azpeitiko Izarraitz pilotalekuan
Zutik dirauen herria lelopean Otaegiren eta Txikiren aldeko omenaldia egingo dute. "Ekitaldi xumea eta intimoa" izango dela aurreratu dute antolatzaileek.
Joan den asteartean, irailaren 27an,
Otaegiren senideek kereila kriminala sartu zuten Azpeitiko Epaitegian, hilketa argitzeko eskatzeko. Asteartean bete ziren 41 urte Angel Otaegi nuarbetarra eta Juan Paredes Manot
Txiki zarauztarra hil zituela erregimen frankistak.
Asteartean bertan Zarautzen Txiki gogoan izan zuten, eta hango hilerrian ekitaldia egin zuten.