Joan den asteartean 41 urte bete ziren Francoren erregimenak Angel Otaegi nuarbetar eta Juan Paredes Manot Txiki zarauztar etakideak eta FRAPeko beste hiru kide –Humberto Baena, Jose Luis Sanchez Bravo eta Ramon Garcia Sanz– hil zituela. Urteurren horren harira, hainbat egitasmo antolatu dituzte biharko, zapatua, eta Ezker Abertzaleak horietan parte hartzeko deia egin die herritarrei.
Bihar 12:00etan Angel Otaegiren omenentzeko ekitaldia egingo dute Nuarben, eta ondoren luntxa izango da. Arratsaldean, berriz, Otaegiren oroimen ekitaldia egingo da Izarraitz pilotalekuan, 18:00etan hasita, Zutik dirauen herria lelopean.
Asteartean ere egin zituzten Txiki eta Otaegiren oroimenezko ekitaldiak; izan ere, goizean Zarauzko hilerrian ekitaldia egin zuten dozenaka herritarrek Ahaztuak 1936-1977 elkarteak antolatuta, eta Nuarbeko hilerrira ere joan ziren Azpeitiko zenbait udal ordezkari. Horrez gain, egun hartan bertan, kereila kriminala aurkeztu zuen Otaegiren familiak Azpeitiko epaitegian, hilketa argitzea eskatzeko eta ardurak galdegiteko. Cerdanyola del Vallesen (Katalunia), Txiki fusilatu zuten basoan, ekitaldia egin zuten hainbat lagunek joan den asteburuan.
Urte askoan aitortzarik gabe egon ziren Otaegi eta Txiki, baina Eusko Jaurlaritzak 2012an onartu zituen biktimatzat.